Zuzenean
Bertan behera utzi du Nazioarteko Surf Ligak (WSL) Donostian asteburu honetan egitekoa zen lehiaketa, «izen-ematean bazterketa diskriminatorio edo arbitrariorik» ezin dutelako onartu, euren hitzetan.
Groseko Indarra Surf Taldea izan da israeldarren parte hartzearen aurka azaldu den eragileetako bat. Bere instalazioak Zurriolako hondartzan bertan ditu eta txapelketa gauza zedin WSL erabiltzekotan zen; hauek, ordea, israeldarren parte hartzea gauzatzen bazen ez zietela horretarako aukerarik utziko adierazi zieten.
Eneko Aizpuru, Groseko Indarreko kideak NAIZ Irratian azaldu du «tristea» iruditzen zaiela txapelketa bertan behera uztea, «guk ez genuen txapelketa bertan behera geratzea nahi, txapelketa parte hartzaile israeldarrik gabe egitea, baizik».