Zuzenean
Agendei begira jartzen garenean eta asteburutan hutsuneak ikusterakoan askotan bakoitzaren herrietako zein inguruko herrietako programazioak begiratzen ditugu. Zineetako kartelerak, edo antzoki ezberdinetan dauden kontzertu eta antzerkien egitarauak errepasatzen ditugu goitik behera, eta horien artean topatu dezakegu aste honetan Eztena Jaialdia.
Hartu zuen agendak hilaren 5etik 8ra Orereta-Errenteriako Arte Eszenikoen Jaialdian beste era batean ikusteko zail izango genukeen programazio-ildoa ikusteko eta gozarazteko aukera izango baita. «Jaialdiak 2008an zituen helburuak mantentzen dira gaur egun ere» kontatu digu antolakuntzan lanean dabilen Elene Carretok.
Maiatzaren erdialdean aurkeztu zuten lau eguneko egitaraua eta egun hauetan amaierako ukituak emateko egunak heldu dira. «Aurten bonoak sortu ditugu, 15 eurotan pieza guztiak ikusteko aukera ematen dutenak eta eszenakide figura berreskuratu dugu» kontatu digu Carretok.
Mikelazulo Kultur Elkartean egin zuten aurkezpena. «Kultur garaikidea sustatu duen espazioa izan da Mikelazulo» esan digu antolatzaileak.