Zuzenean
«Ofizialtasunak euskarari orain arte eduki ez duen babes bat ematea suposatuko luke»
Europako Batasunean euskara, katalana eta galegoa ofizial izateko eskabideari buruzko bozketa atzeratu egin dute ikusirik aho batez ez zela onartuko. Lasaitasunez oztopoak gainditzeko deia egin du Pernando Barrena EH Bilduko europarlamentariak. Asko irabaziko lukeela euskarak uste du.

«Ofizialtasunak euskarari orain arte eduki ez duen babes bat ematea suposatuko luke»

Atzeratu egin da euskara, katalana zein galegoa Europan ofizial bilakatzeko bozketa. Oraingoz, proposamenak ez du behar beste babes eskuratu. Pernando Barrena EH Bilduko europarlamentaria NAIZ Irratian egon da asteazken honetan.
Zer gertatu da ofizialtasunaren bozketan?
Azkeneko asteetan dena oso lasai zegoen, baina azkeneko momentuan Alderdi Popularrak sustatu duen ofentsiba etorri da. Hala, eraman ditu Estatu batzuk hainbat kontu azaltzera, hainbat kezka eta oraindik ere erabakia hartzeko moduan ez dagoela esatera. Hori gertatu da, erabilpen politiko bat. Izan ere, ez da lehenengo aldia gai hau Europar Kontseiluaren afera orokorretako batzarraren tratatu egiten dena; eta beraz, momentu honetan berriro ere mahai gaineratu egin diren arazo tekniko, ekonomikoak eta abarrekoak.
Nik esango nuke nahiko garbi daudela, nahiko konponduta. Eta beraz, orain borondate politiko kontu bat da, baina nire ustez, Estatu horiek azaldu egin badute, oraindik ere ez daukatela garbi eta abar eta abar. Goazen hori argitzera. Eta denon artean, baina bereziki Espainiako Gobernuak egin behar duen lana da herri horiekin, Estatu horietako ordezkariekin bildu eta azaldu benetan eskaerak duen sendotasuna, eskaerak duen oinarri legala. Eta gainera, garbi geratzea beraientzako ez duela inongo kalterik suposatzen.
Beraz, goazen bide horri ekitea, zeren oraindik ere falta da Poloniako presidentetzako azkeneko batzar bat, ekainean. Ekainean ez bada uztailean Danimarka dator eta Danimarkarekin egin beharko da. Ez gaitezen urduri jarri.
Zer nolako argudio eta kontra argudioak eman dira? Ezezkoa diotenek zein oinarri dute?
Kezka desberdinak entzun ditugu. Batetik, kostua oso altua izan daitekeela eta abar. Argi dagoena da Espainiako Gobernuak hartu duela ardura, hitzeman duela bera arduratuko dela kostu hori kubritzeko. Beraz, gainontzeko Estatuei ez die eragiten. Argudiatu dute ere sor lezakeela hainbat traba tekniko. Parlamentuan, adibidez, 24 hizkuntza erabiltzen dira egun bat-bateko interpretazioan eta beste hiru sartzea izango litzateke. Arazo tekniko bat suposatzen du, baina momentu honetan Europako parlamentuan manejatzen ari da. Europako Batasunean sartzeko hamabi bat hautagaitza berri daude.
Estatu horiek sartzen badira, bakoitzak ekarriko du bere hizkuntza eta zailtasun teknikoak ekarriko ditu, baina horregatik ez ditugu Europar Batasunean ez onartuko. Eta gainera, momentu honetan adimen artifizialeko sistemak erabiltzen hasiak dira i bat-bateko itzulpenak eskaini ahal izateko.
Beraz, arazo horiek gaindituta daude eta hortik aurrera esango nuke inkluso posizio legala oso sendoa dela eta bakarra dela Europar Batasun osoan, euskara, katalana eta galegoa Estatu Espainoleko konstituzioan badaudelako. Beste batzutan ere argudiatu egin da hiztun komunitate txikiak garela eta badira momentu honetan ofizialak diren hizkuntzak, atzean hizkuntz komunitate txikiagoak daukatenak.
Momentu honetan Malta, izan daiteke Irlanda, izan daiteke Suedia, harekin konparatzen baldin badugu, hiztun gutxiago daukate. Eta beste asko daude. Beraz, esan nahi dut argumentu guztiak nik uste dut nahiko argi daudela. Baina hor sartu egin da Alderdi Popularra, dena hankaz gora jartzen. Eta zergatik? Bata inportanteena dena da, hain zuzen, beraiek agerian utzi nahi izan dutela zein den beraien benetako proiektu politikoa: ez du sinesten aniztasunean.
Aurreikusten da beste bozketa bat aurrerago. Euskara onartzea erabakitzen bada, zein izango dira ondorioak?
Horrelako erabakia hartzeak suposatuko luke euskarari ematea babes bat orain arte eduki ez duena. Praktikan, adibidez, Europar Batasunaren hizkuntza ofiziala baldin bazara, horrek suposatuko luke hortik aurrera bai herritarrek zein Euskal Herriko edozein instituziok harremana izan lezaketela idatziz, eman dezagun europar edozein Europan instituziorekin euskaraz eta gainera bueltako erantzuna eskatu dezake euskaraz izatea.
Hizkuntza ofizialen zerrenda zerrendatik abiatuta suposatuko luke esate baterako, oso gauza praktikoak. Altzari bat erosi eta muntatzeko instrukzioak euskaraz agertu beharko lirateke. Botiketako produktu horietako prospektua, ematen den informazioa euskaraz ere derrigorrez agertu egin beharko luke. Pasaporteak, tresneriaren dokumentazioa eta abarrak eta orain arte europar Batasunaren hizkuntza ofizialetan agertzen direnak euskaraz ere agertu beharko lukete. Hortik kanpo geratuz gero zailtasun handiak datoz, adimen artifizialaren datu base erraldoian sartu behar gara. Nabarmena da euskarari emango liokeen kategoria eta baita ere hizkuntz komunitatearen autoestima. Nik uste dut oso faktore inportanteak direla
Zentzurik politikoengan euskararen aitortza ofizialak ekarriko luke Euskal Herriaren ikusgarritasuna areagotzea?
Nik uste dut baietz. Hizkuntzaren ikusgarritasuna askoz handiagoa izango litzateke eta esango nuke baliagarria izango litzatekeela oso Euskal Herrian oraindik ere estatus ofizial hori aitortua ez den hainbat eremutan euskarak irabazteko ikusgarritasun hori eta hizkuntza-normalizazioaren bide horretan posizioak irabazteko.