Zuzenean

Bigarren Kafea

Sara Azurza: «Ni aldatu naiz, nire egoera, musika entzuteko eta egiteko modua»

Gaur, Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoetan Sara Azurza musikari Donostiarra izan dugu. Urteak musikan ibili ostean, 2023an bere lehen lan luzea argitaratu zuen 'Hemen Berriro'. Oraingoan, aldiz, maiatzaren 30ean, argitaratuko duen lana aurkezten aritu da gurekin: 'Hiri Ilunen Umeak'.

Audio_placeholder

Sara Azurza: «Ni aldatu naiz, nire egoera, musika entzuteko eta egiteko modua»

Loading player...

«Gehien disfrutatu dudan prozesua izan da; bi urtez landu dut eta pozik nago» esan digu Sara Azurza donostiarrak diskoa aurkeztu digunean. Ez da gutxi izaten hala gertatzen denean. Estilo berri baten inguruan galdetu diogu, izan ere, Sara Azurzaren izena beti lotzen dugu soularekin. Eta oraingoan ere hala izan da, baina elektronikarako joera berri batekin. 

'Hiri Ilunen Umeak' izena jarri dio lan berriari. «Azken urteetan definitu nauten hiru hitzak dira» aitortu digu. Izenburuak iluntasuna aipatzen du bai, baina badu lan honek kontrasterako joera bat. «Ilunetik du gehiago diskoak, baina argirantz doazen abestiak dira».

Azkenik, bakarlaria, gaztea eta emakumea izateak dakarrenaren inguruan aritu gara. Sortzen ari den sare bate inguruan. Eta inguruko artistek bide horretan izan duten garrantziaren inguruan. «Emakume gazte izanik, dualitate batekin jolasten duzu beti: gaztea eta heldua, argia eta iluna».

Ekainaren 20ean aurkeztuko diskoa Donostiako Criptan Sara Azurzak lehenengoz. Kontzertua zoragarri bat ikusteko aukera izateaz gain, festa bat antolatu du ondoren. Beraz, ez da ez joateko aitzakiarik.

OSZAR »

Jaurlaritza Logoa

OSZAR »