Zuzenean

Zer da Bechdel Testa? Test honek kontsumitzen dugun fikzioan dagoen genero-arrakala ebaluatzen du: zinema, telesailak, antzerkia edo edozein ekoizpen artistikoetan. Horrela ezagutzen da Alison Bechdel-ek komiki baten islatu zuelako. Baina zertan datza? Ba Bechdel testa gainditzeko, honako ezaugarriak eduki behar ditu lanak: Gutxienez izena duten bi emakumezko pertsonaia agertzea, elkarrekin hitz egin behar dute eta hizketaldia gizon bat ez den beste zerbaiti buruzkoa izatea.
Eta harrigarria bada ere, pelikula askok ez dute betetzen. Baina noski, nola beteko dute bada, fikzio hori sortzen duten lantaldeetan ere emakumezkoak azpi-ordezkatuak badaude. Eta horrek galdera serioagoetara garamatza: Zer falta da, zein falta da eta zergatik?
Ikus-entzunezkoen sektoreko genero-arrakala gai konplexu eta alderdi anitzekoa da, eta pantailako emakumeen irudikapenean zein sektorean lan egiten dutenen tratuan eta lan-baldintzetan agertzen da. Horregatik, behar beharrezkoak dira auziari helduko dioten ikerketak eta horretan ari da Garazi Arregi. Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako sektoreko indarkeria matxisten aurkako lehen protokolo feminista garatzeko. Zertarako? Entseguetan, filmatzeetan, eszenatokietan eta platoetan indarkeria matxistak prebenitu, identifikatu eta horiei aurre egiteko.
«Bertako beharretara egokitutako protokolo bat egingo dugu» esan digu ikertzaileak. Sektoreko emakumeekin elkarrizketa sakonak izan ostean, inkesta bat egin berri dute. «Datuek ez gaituzte harritu» aitortu digu. «% 65ak baino gehiagok dio biktima bat ezagutzen duela».
Prokoloa lantzen jarraituko dute hurrengo hilabeteetan.