Zuzenean

Bigarren Kafea

Lubakian #1 | Etxea zer den & Jonander Agirre Mikelez

Jakina da euskal gizarteak duen arazo larrienetako bat dela etxebizitza. Arazoa gazteena da, eta ez hain gazteena. Bizi proiektu berri bat eraiki nahi duen edonorena, hori baita jokoan dagoena. Gaia ulertzeko asmoz, Pablo Zurutuzak adituak elkarrizketatu ditu Lubakian podcastean. 

Audio_placeholder

Lubakian #1 | Etxea zer den & Jonander Agirre Mikelez

Loading player...
Etxebizitzaren arazoa ulertzeko, Lubakian podcasta sortu dugu
Etxebizitzaren arazoa ulertzeko, Lubakian podcasta sortu dugu (Bigarren Kafea)

Egoera latza dela badakigu, baina, beste bati azaldu beharko bagenio, ez genuke era zabalean azalduko zergatik. Gai konplexua da; adituen gaia. Eta horregatik, adituen bila joan gara. Gaia hobe ulertzeko helburuz, eta ideiak berriro ordenatu ahal izateko. Jonander Agirre Mikelez, Unai Fernandez de Betoño, AZET etxebizitza sindikatuko Ane Salvador, Aizpea Otaegi eta Denis Itxaso gonbidatu ditugu lubakira. Gai askoren inguruan mintzatu ahal izan gara haiekin, egunero entzuten ditugun kontzeptuak ulertuz eta ezagutzen ez genituenak gehituz. Hori baita azken helburua: ikastea. Txikitan marrazten genuen horretatik gertuago egon gaitezen.

Lehen saio honetan, Jonander Agirre Mikelez arkitekto donostiarrarekin elkartu gara. Harekin, Euskal Herriko etxebizitza egoeraren inguruan hitz egin dugu, etxea zer den definitu dugu, eta gure herrian etxebizitza gaiak izan dituen aldaerak ere ezagutu ditugu. Etxebizitza alternatiboak, bizitzeko moduak, merkatua, eta bestelako gaien inguruan aritu gara.

OSZAR »

Jaurlaritza Logoa

OSZAR »