Zuzenean

Kattalin Ezkerra eta Uhaina Apezetxe izan ditugu Paraleoan saioan 'Madame Birrots' taldearen nondik norakoak azaltzen eta taldearen lehen diskoa aurkezten. Baztandik datorren emakumez osatutako boskote honen indarra, grina eta ondo pasatzeko gogoa, feminismoak eta landagunekoak izatearen inprontak zeharkatzen ditu. Taldearen funtzionamendua, sormen prozesuak, diskoaren grabaketak eta zuzenekoak izan ditugu hizpide besteak beste.